186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 479. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko uztailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Alain Senar eta Sandra Madinabeitiak sustaturiko Hiri Jarduketarako Plan Berezia Arbizuko1. poligonoko 479. lurzatian.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2020ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2008947