186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean jartzea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 12an, 73/2020 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen Andosillako Udalaren eta Industrias Suescun SAU merkataritzako enpresaren arteko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, honako honi buruzkoa: industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10ari dagokion aprobetxamendua baloratzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoarekin.

Aditzera ematen da, betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2007888