186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Igeltsero-ofizialen izendapena (C maila/taldearekin parekatuta)

2019ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29koan, argitaratu zen Tuterako Udalak egindako deialdi bat, barne igoera murriztuan betetzeko igeltsero-ofizialen 3 lanpostu. Bada, deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz, eta betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa, Tuterako Udalak, Alkatetzaren abuztuaren 13ko 1031/2020 Ebazpenaren bitartez, erabaki du jarraian aipatzen direnak izendatzea eta haiei esleitzea lanpostu hutsak:

“Lehena.–Esleitzea Miguel Ángel Hernández Vallesi, Juan Carlos Irisarri Samanesi eta Francisco Javier Muñoz Castellanori, mailaz igotzeko prozedura gainditu baitute, igeltsero-ofizial izateko lanpostuak (C maila/taldearekin parekatuta), plantilla organikoan 0512D06801-02-03 kodeak dauzkatenak, hurrenez hurren, eta Hiri Garapen Jasangarriko Alorrari atxikiak daudenak.

Bigarrena.–Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Behar diren aldaketak sartzea udalaren plantilla organikoan, deialdi honetako lanpostuen atxikipen maila behar bezala islatzeko.”

Tuteran, 2020ko abuztuaren 14an.–Jarduneko alkatea, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2009283