186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, igeltsero-ofizial lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran. Izangaien zerrenda

2020ko uztailaren 21ean bukatu zen deialdiaren hautapen-prozesua, igeltsero-ofizial lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran. Deialdiaren oinarriak betetzeko (5. oinarria), Alkatetzak, abuztuaren 3an, 1003/2020 Ebazpena eman zuen. Honela dio haren xedapen zatiak:

“Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hautaproben emaitza batu ondoren, onestea izangaien zerrenda, puntuazio ordenaren arabera, igeltsero-ofizial lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran.

–Aldi baterako kontratuetarako izangai aprobatuen zerrenda:

IZENA

LEHEN ARIKETA

BIGARREN ARIKETA

GUZTIRA

Jose Luis Enciso Lopez

15 puntu

37,25 puntu

52,25 puntu

Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.”

Tuteran, 2020ko abuztuaren 11n.–Jarduneko alkatea, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2009102