186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketa bidez, Lan-harremanetako eta arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda eratzeko. 6. eta 7. oinarrien zuzenketa, epaimahaiaren osaera eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, uztailaren 29ko 677/2020 Ebazpenaren bidez onetsia

2020ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 6an, deialdi honetako oinarriak argitaratu ziren: oposizio-lehiaketa, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen alorrean, Lan-harremanetako eta arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda eratzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1ean hasi, eta ekainaren 19an amaitu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Burlatako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta jendaurrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.burlada.es).

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko edo eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoaren bat etorriz, epaimahaia eratu da. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Ana M.ª Góngora Urzaiz, Burlatako Udaleko alkatea.

–1. mahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi, Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuetako burua.

–2. mahaikidea: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

–3. mahaikidea: Burlatako Udaleko ordezkari sindikal bat.

–Idazkaria: Yolanda Álvarez López, Giza Baliabideetako arduraduna.

Deialdiaren oinarrietan akats materialak eta egitatezkoak daudela ikusi denez, zuzendu egin behar dira. Honela geldituko dira:

–7.1 oinarrian.

Honela dioen tokian:

“Lehiaketaldian 5 puntu lortu ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen”.

Honelaxe behar du:

“Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen eta gehienez ere 5 puntu izanen ditu; oposizio-lehiaketaren guztizko balorazioaren %5 balioko du”.

–7.2.1.b) oinarrian.

Honela dioen tokian:

“b) Egindako zerbitzuen iraupena, lanaldi partzialean egindakoei dagokien zatia kenduta. (...)”.

Honelaxe behar du:

“b) Egindako zerbitzuen iraupena, lanaldi partzialean egindakoei dagokien zatia proportzionalki kenduta. (...)”.

–8 oinarrian.

Honela dioen tokian:

“Proba honetan 45 puntu lortzen ahalko dira gehienez”.

Honelaxe behar du:

“Proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez”.

Eta honela dioen tokian:

“Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 22,5 puntu lortzen ez dituztenak”.

Honelaxe behar du:

“Bazterturik geldituko dira proban gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak”.

–Euskararen balorazioaren gaineko apartatuan.

Honela dioen tokian:

“... merezimendu-lehiaketako guztizko puntuazioaren %5”.

Honelaxe behar du:

“... oposizio-lehiaketako guztizko puntuazioaren %5”.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea deialdi honetarako: oposizio-lehiaketa, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen alorrean, Lan-harremanetako eta arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda eratzeko.

–Onartuak:

NANa

NANa

72701731L

72704466V

44627382E

44630603T

18194855S

44616189F

–Baztertuak:

NANa

72989748F (*)

(*) Ez dituelako 2.c.1 oinarrian eskatutako tituluak.

2. Epaimahaiaren osaera onestea, azalpen zatian adierazitakoarekin bat.

3. Deialdiko 7. eta 8. oinarriak zuzentzea, azalpen zatian adierazitakoarekin bat.

4. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, eta agindua ematea argitara dadin Udalaren iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan.

Burlatan, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2008541