186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98E/2020 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat deklaratzen duena Erriberriko udal-mugartean La Salve Regina eguzki instalazio fotovoltaikorako espedientea, Monte Plano Solar SLk eskatuta ireki zena.

2019ko azaroaren 27an, Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena emateko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean jasotzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, Ingurumen Eraginaren Atalak sustatzaileari bidali zion Lurraldearen Antolamenduaren Atalak egindako errekerimendua, 2020ko urtarrilaren 9an jakinarazitako idazkiaren bitartez.

Errekerimendu horretan, berariaz ohartarazi zen ezen, eskatutako dokumentazioa hiru hilabeteko epean igorri ezean, eskaera iraungitzat emanen zela, eta horrek ekarriko zituela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan jasotako baldintzak eta ondorioak.

Emandako epea bukatu zenez errekerimendua bete gabe, espedientean dauden txostenak ikusita eta Ingurumenaren eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Erriberriko udal-mugartean La Salve Regina eguzki instalazio fotovoltaikorako espedientea, Monte Plano Solar SLk eskatuta ireki zena, eta espedientea artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean eguzki instalazio fotovoltaiko hori gauzatu nahiko balitz, beste espediente bat ireki beharko litzatekeela, 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Azpiegitura Energetikoen Atalera, Erriberriko Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Tafallako Koordinazio Unitatera) eta interesdunari.

Iruñean, 2020ko uztailaren 24an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2008311