186. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

96E/2020 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez iraungitzat deklaratzen baita Oihan Marín Clementek eskatuta irekitako espedientea, Cascanteko 7. poligonoko 301, 762, 761, 303, 304, 305, 306 eta 307 lurzatiak eta beste batzuk egokitzeko.

2018ko apirilaren 3an sartu zen ebazpen honen idazpuruan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2018ko uztailaren 17an jakinarazitako idazkiaren bidez Oihan Marín Clementeri eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Oihan Marín Clementek eskatuta irekitako espedientea, Cascanteko 7. poligonoko 301, 762, 761, 303, 304, 305, 306 eta 307 lurzatiak eta beste batzuk egokitzeko, eta hartan bideratutako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean jarduketa horiek gauzatu edo legezkotu nahiko balira, espediente berri bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan (foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen).

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Cascanteko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 24an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2008289