185. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Lesakako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Lesakako udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lesakan, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2007920