183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2020 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita aldatzea ES15310407 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra, Genscore Navarra SLren izenean jartzeko.

Lucas Arlegui Izu jaunak 2020ko ekainaren 15ean eskatu zuen aldatzea ES15310407 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra, Ekoizleen Erregistro Nazionalean, Genscore Navarra SLren izenean jartzeko.

Eskabide orokorrarekin batera, enpresaren eraketa akta aurkeztu da.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea ES15310407 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea, Genscore Navarra SLren izenean jartzeko. Titularra ehungintzako ekoizle-hautatzailea da (kalamu haziak ekoiztea).

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2008211