183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

11D/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Asociación de Trabajadores Asalariados de Autoescuelas de Navarra izeneko sindikatua, sigletan ATAAN (gordailu zenbakia: 31100045).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Iosu Morales Del Rio jaunak egin zuen, 31/2020/000031 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Sustatzaileak diren aldetik, honako hauek guztiek sinatu dituzte estatutuak eta eratze akta: Iosu Morales Del Río jaunak, Luis Gómez Pérez jaunak, Alfredo Bote Unanua jaunak, Nuria Calvo Paín andreak eta Patricia Otero Sota andreak.

Adierazi da erakundearen helbidea Berriozarko Artikabide kaleko 3. zenbakiko 2. solairuko B atean dagoela (31013, Nafarroa), eskualde mailakoa dela bere lurralde eremua eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. artikuluan ezarritakoa.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2007898