183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 15ean, 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak, beraz, behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituaren bidezko aurrekontu-aldaketa, dirulaguntzen aurrekontu-zuzkidurari loturiko gastu-konpromisoari aurre egiteko, COVID-19ak sorturiko krisi ekonomikoaren ondorioz diru-sarrerak eta enpleguak murriztuta dauzkaten enpresa txiki eta ertain eta autonomoendako dirulaguntzen kasuan.

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentziaren bidezko aurrekontu-aldaketa hainbat gastu-lerrotan, udaletxeko zaharberritze-obretan eta altzarietan aplikatzeko.

Funesen, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008961