183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2020 espedientea, aparteko kreditu bat gaitzeko.

Iragarkia 2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Aparteko kreditua.

GASTUAK:

1 4310 4800, “Merkatarien Bonuen Transferentzia”: 6.000,00 euro.

1 4310 22669 “Merkatarien bonuak inprimatzea eta iragartzea”: 380,00 euro.

FINANTZABIDEA:

1 3380 22622 “Herriko jaiak eta beste jai batzuk”: 6.380,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2009037