183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2020ko aurrekontuaren 7. eta 8. aldaketak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2020ko ekitaldiko udal-aurrekontuaren 7 eta 8/2020 aurrekontu-aldaketei hasierako onespena emateko erabakia 2020ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an, eta jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onestea eta argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko irailaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan).

07/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

VI. kapitulua: 16.000,00 euro.

Finantzaketa:

VII. kapitulua: 10.000,00 euro.

VIII. kapitulua: 6.000,00 euro.

08/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

VI. kapitulua: 560.000,00 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 560.000,00 euro.

Burlatan, 2020ko abuztuaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L2008795