183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Buñuelgo udal-mugartetik kanpo egon behar dudanez bihartik, 2020ko uztailaren 18tik, 23ra, biak barne.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Eta nire eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Enrique Litago Tabuencaren esku uztea, karguan nire ordez ari dadin aipatu egunetan.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2007859