183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

LAG 2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko MP LAG 2-2020 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko Lagunak udal zerbitzuaren aurrekontuan (2020ra luzatua). Kreditu hori 18.000,00 eurokoa da, eta gimnasio gelaren aire-girotze sisteman erabiliko da.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17an, eta Udalaren ediktu-taulan.

Iragan baita hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu, bere 214.2 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, eta ez baitu inork jarri alegaziorik edo erreklamaziorik, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

18.000,00 euroz zuzkitzea 90 33701 63500 “Ekipamendua jostetarako instalazioetan” gastuen aurrekontu-egozpena, aparteko kreditu baten bidez, 2020ra luzatu aurrekontuan sorturiko “superabit teorikoaren” kargura.

Inbertsio hori honela gauzatuko da: lokalean aire-girotze sistema ezartzea, aire-girotzeko hiru ekipamendu bereizi instalaturik, bai eta ekipamendu berrien egokitzapen hidrauliko eta elektrikorako behar den materiala ere. Barne dira instalazioa legeztatzeko gastuak.

Inbertsioa, guztira: 18.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008998