183. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

LAG 1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko MP LAG 2-2020 espedientea, Lagunak udal zerbitzuaren aurrekontua (2020ra luzatua) betearazteko indarrean diren oinarriak aldatzeko. Atal berri bat gehituko da: “prozedura bereziak”.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17an, eta Udalaren ediktu-taulan.

Iragan baita hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu, bere 214.2 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, eta ez baitu inork jarri alegaziorik edo erreklamaziorik, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Honako atal hau gehitzea Lagunak udal zerbitzuak indarrean dituen betearazteko oinarrietan:

Laugarren atala: prozedura bereziak

XIII. oinarria.–Dirulaguntza izendunak

1.–Dirulaguntza izendunak izanen dira halakotzat ageri direnak aurrekontu-egozpenaren beraren izenean, eta oinarri hauen 1. eranskinean jasorik daudenak. Eranskin horretan, aurrekontu-egozpenak, zenbatekoak, onuradunak eta xedeak ematen dira aditzera.

2.–Hitzarmenak izanen dira ohiko tresnak aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak formalizatzeko. Hitzarmen horietan, behin betiko zenbatekoa jasoko da, oinarri honetan ezarririko mugekin.

XIII. OINARRIAREN ERANSKINA

Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

IFK

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

02 34102 48901

SASKI ELKARTEA

G31969702

Saskibaloi-programarako dirulaguntza

12.000,00

03 34103 48901

ADISKIDEOK ELKARTEA

G31877335

Eskubaloi-programarako dirulaguntza

14.000,00

05 34105 48901

GIMNASIA RITMICA BARAÑAIN KIROL-ELKARTEA

G71250831

Gimnastika erritmikoko programarako dirulaguntza

7.500,00

06 34106 48901

CLUB HOCKEY PATÍN BARAÑÁIN

G71274658

Hockey-programarako dirulaguntza

5.500,00

08 34108 48901

JAIGERI ELKARTEA

G71287700

Igeriketa-programarako dirulaguntza

3.400,00

09 34109 48901

LAGUNPATÍN KIROL-ELKARTEA

G71057160

Abiadura-patinajeko programarako dirulaguntza

300,00

12 34112 48901

FOOTLAG ELKARTEA

G71342927

Futbol-programarako dirulaguntza

32.500,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Barañainen, 2020ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2008996