182. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2147E/2020 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpena, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpenaren bidez, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdia arautu zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 6ko 37E/2020 Ebazpenaren bidez, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdiko gastua baimentzen da.

Deialdi horren helburuetako bat da ekonomia sozialeko enpresak manten daitezela sustatzea, enpresa horiei laguntza teknikoa emanez. Deialdiaren oinarrietan ageri diren entitate onuradunen artean ez daude nekazaritzaren sektoreko kooperatibak.

Entitate horiek, ordea, ekonomia sozialekoak dira eta ekarpena egiten diote hazkunde ekonomiko jasangarriari eta kalitatezko enplegu egonkorrari. Honen bidez proposatzen den aldaketari esker, 3.1b oinarrian zehaztutako ekonomia sozialeko gainerako enpresa onuradunei ematen zaien tratamendu bera jasoko dute.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 20ko 2296/2018 Ebazpena, ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzen deialdia arautu zuena. Hau da aldaketa:

1.1.–2. oinarriaren 2 a) puntuan nekazaritzako mikrokooperatibak edo kooperatibak gehitzea.

1.2.–3. oinarriaren 1 b) puntuan nekazaritzako sektoreko kooperatiben kategoria gehitzea.

1.3.–3. oinarriko 3. puntua kentzea.

1.4.–17. oinarria aldatzea, testu hau izan dezan:

“Deialdi honetan bildutako dirulaguntzak, zuzeneko edo zeharkako onuradunak enpresak badira, “de minimis” araubideari lotuta daude, Batzordeak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari dagokionez, 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutako moduan.

Deialdi honetan bildutako dirulaguntzak, zuzeneko edo zeharkako onuradunak nekazaritzaren sektoreko kooperatibak badira, “de minimis” araubideari lotuta daude, Batzordeak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzaren sektorerako “de minimis” laguntzei aplikatzeari dagokionez, 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2007890