180. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean hartua, zeinaren bidez interes kulturaleko ondasun izendatzen baita “Zaldua multzoa, Auritzen eta Erroibarren (Aurizberriko Kontzejua)” izeneko eremu arkeologikoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 40/2020 Ebazpenaren bidez espedientea ireki zen “Zaldua multzoa, Auritzen eta Erroibarren (Aurizberriko Kontzejua)” izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko.

Ebazpen horren bidez, jendaurreko epea ireki zen. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2020ko uztailaren 3an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, hura interes kulturaleko ondasun deklaratzea proposatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Interes kulturaleko ondasun deklaratzea “Zaldua multzoa, Auritzen eta Erroibarren (Aurizberriko Kontzejua)” izeneko eremu arkeologikoa, aitorpen espedienteko dokumentuetan adierazitako deskribapenarekin eta ezaugarriekin bat.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008647