18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko 39 lanpostu betetzeko deialdiaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu dira deialdi honen lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko 39 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta kalifikazio epaimahaiak 2019ko abenduaren 2an eman zituen argitara lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzak. Honako hauek dira errekurtsogileak: Mikel Ibáñez Igusquiza, Pablo Zaratiegui Biurrun, Santiago Alonso Ortiz, Fernando José Quintana Ortigosa, Gorka Ilundain Gorriti, José Enrique Redín Nicuesa, Emilio Moreno Jiménez, Raquel Arbizu Martínez eta Javier Fernández Hierro jaun-andreak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2001027