179. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Herri-lurzatien aprobetxamendua, Soto, Lastra eta Viana II eremuetan. Eskaera

Vianako Udalak, 2020ko uztailaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, zertarako eta eskubidea dutela uste duten herritarrek eska dezaten, udal Idazkaritzan emanen zaien eredu ofizialaren arabera, laborantzako honako herri-lur hauen herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamendua:

Soto: 31. poligonoko 221., 222., 223., 225., 226., 227., 228., 229., 230., 231., 232., 243. eta 244. lurzatiak.

Lastra: 28. poligonoa, 296. lurzatia.

Viana II: 16. poligonoa, 286. lurzatia, eta 31. poligonoa, 276. lurzatia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 181. artikuluarekin.

Vianan, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2007818