177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3/2020 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

2020ko uztailaren 27ko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi zen 2020ko udal aurrekontuaren 3/2020 aldaketa egiteko kreditu-gehigarrien espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2020ko uztailaren 29an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2008385