177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egiteko 1. espedientea, 2020ra luzatutako 2019ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zangozan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2008613