177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egile berrientzako 2020ko euskarazko XXX. literatura lehiaketa. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. DDBN (Identifikazioa): 515688.

Iruñeko Udalak “EGILE BERRIENTZAKO EUSKARAZKO XXX. LITERATURA LEHIAKETA. 2020. URTEA” deialdia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

1.–Xedea.

Egile berrien euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta bultzatzea. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatziak egon behar dute lanek, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 14an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2007545