177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa egitea udal aurrekontuan. Zegokion ediktua 2020ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Espedientean jasotako aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan honako kontsignazio hauek gelditu dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Xedea: langileria gastuak. Aurrekoa: 1426200,00 euro. Aldaketa: 3000,00 euro. Gaur egungoa: 1429200,00 euro.

2. kapitulua.–Xedea: ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Aurrekoa: 1610360,00 euro. Aldaketa: -10000,00 euro. Gaur egungoa: 1600360,00 euro.

4. kapitulua.–Xedea: transferentzia arruntak. Aurrekoa: 389000,00 euro. Aldaketa: 10000,00 euro. Gaur egungoa: 399000,00 euro.

6. kapitulua.–Xedea: inbertsio errealak. Aurrekoa: 315200,00 euro. Aldaketa: 33600,00 euro. Gaur egungoa: 348800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Aurrekoa: 0,00 euro. Aldaketa: 33600,00 euro. Gaur egungoa: 33600,00 euro.

Lodosan, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2008280