177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua.

“NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua aurkeztu da behin-behinekoz onets dezaten.

Proiektu horrek beharrezko obrak zehazten ditu eskola ibilbide bat ezartzeko NA-2131 errepidean, hirigunetik barruti berriraino, ikasleei segurtasuna emateko. Horrek eskatzen du NA-2131 errepidearen oraingo plataforma handitzea. Errepidearen plataformaren sekzioa, eremu horretan, honelakoa da: lur-erauzketa eta betelana.

Lur-erauzketaren oraingo ezponda, lehendabiziko tartean, garaiera txikiko harri-horma bat da. Eskola berrietara hurbilen dagoen aldean, lur-erauzketa arrokan egiten da, egonkortzeko neurri gehigarririk gabe. Ez da ezegonkortasun zantzurik hauteman.

Eskola ibilbidearen diseinuan, 1,50 metroko zabalera erabilgarria eman zaio aglomeratu asfaltikozko espaloi batean. Egin beharreko eskola ibilbidea ia 200 metro luze da, eskola berrietako eremu urbanizaturaino.

Oraingo errepideari eskuinaldean (mendian) nahiz ezkerraldean (ibarrean) egin dakioke 1,5 metroko zabalera hori. Eremu urbanizatuan mendi aldera baino ezin da errepidea zabaldu, eraikinak baitaude errepide ondoan.

Azkenean, aukeratu da plataforma mendi aldera zabaltzea; horretarako, harri-lubeta bat eginen da lurzoruen aldean, baita lur-erauzketa azpibertikal bat ere, eta hori babesteko, lurzoruan ainguratutako kableen mintz bat jarriko da. Irtenbide hori errazagoa eta merkeagoa da ibar aldera zabaltzea baino; izan ere, egonkortasuna bermatu beharko litzateke Eska ibaiaren higaduraren kontra, eta horretarako arrokan euskarritutako hormigoiztatutako lubetak egin beharko bailirateke.

Plataforma zabalduta, eskola ibilbidea ibarraren aldetik eramanen da. Kontuan izanik betegarriek deformazioak izan ditzaketela, zoru malguak aukeratu dira ibilbiderako.

Proiektuak aurreikusten du, halaber, egonkortasun neurri bat hartzea errepidearen ezkerraldean; hor, ezegonkortasun arazoak izan dira, eta profilak iltzatu ziren lurrera. Jarduketa hori beharrezkoa ez bada ere eskola ibilbide hau ezartzeko, komeni da plataforma babesteko. Gainera, jarduketa horretan behar diren baliabideak eta zirkulazioaren etetea aprobetxatuko dira.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedientea berehala hastea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea “NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin” izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean jaso da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetu ahal izateko. Bidezkoak diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz, denbora horretan. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Erronkariko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Erronkariko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

NA-2131 errepidean eskola ibilbidea eraikitzeko proiektua, Erronkarin

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA DESJABETZEA m²

KATASTROKO DATUAK

POLIGONOA

LURZATIA

LABOREA

ERRONKARIKO UDAL-MUGARTEA

RO-1

Ustés Boj, Gregorio

54

4

62

Larreak

RO-2

Gale Sanz, José

Gale Sanz, Lucía

5

4

66

Larreak

RO-3

Herrero Gayarre, Fernando

1.275

4

67

Larreak

RO-4

Aizpún Tuero, Rafael

31

4

69

Lurzorua

RO-5

Erronkariko Ibaxaren Batzordea

16

4

617

Lurzorua

RO-6

Erronkariko Udala

2

4

75

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2008608