177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Alkatea ordezkatzea, kanpoan egoteagatik

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean, eta horretarako beharrezkoa dela berariazko eskuordetzea.

Alkatea 2020ko abuztuaren 1etik 9ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek, ebatzi du:

1.–2020ko abuztuaren 1etik 9ra, biak barne, Ignacio Arangoa Cia lehenengo alkateordeak nire eginkizun guztietan ordezka nazala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea, haren berri izan dezan eta dagozkion ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Uharte Arakilen, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2008663