177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

8-10/2020 aurrekontu aldaketak. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 8-2020, 9-2020 eta 10-2020 aurrekontu-aldaketak egitea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarri bidezkoak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan 15 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua –202. artikuluarekin bat– eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea).

Arroitzen, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2008332