177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Ordenantzaren aldaketa partziala

Aresoko Udalak, 2020ko uztailaren 8an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi izuen aldaketa Eluseder-Areso (Nafarroa) industria poligonoa zabaltzeko plan partzialaren ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egongo da eta entzunaldia emango zaie interesdunei 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak eta sujerentziak egin daitezen.

Espedientea Aresoko udaletxean izanen da ikusgai.

Ez bada adierazitako epean inolako erreklamazio edo sujerentziarik jaso, behin betiko onartutzat emango da ordenantza/erregelamendua. Erreklamazio edo sujerentziarik epe barruan jasotzekotan, osoko bilkurak horren inguruko adierazpena egin beharko du, eta behin betiko onespena ere hark eman beharko du.

Behin betiko onartzen bada, testu hau izango du:

17. artikulua:

“Eskaera zehazki zein den ez dakigunez, azpipartzeletan bana daitezkeen industria-partzela handiak zehaztu dira.

a) Partzelak poligono osoan zatitu ahal izango dira, plangintza honetatik planteatutako finka nagusiak zatitu eta bereiziz.

b) 20.000 m²-tik gorako azalera duten P1 eta P3 industria-erabilerako partzelak zatitzeko, legezko estandar egokiak betetzen direla justifikatu beharko da. P2 partzelak, plangintza honen ikuspegitik, legezko estandar horiek betetzen ditu, eta zatitzeko aukera dago, gutxienez 450 m²-ko azalera kontuan hartuta azpipartzela bakoitzeko.

c) Eluseder 3an banaketa horizontala baimentzen da, ateratzen den partzelaren ezaugarri topografikoak direla eta.

d) 1. eta 2. partzeletan (edo azpipartzeletan) banaketa horizontala baimentzen da, baldin eta jarduera bakarra bada zatiketa horizontal horren xede diren partzeletarako (edo azpipartzeletarako).”

Areson, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, José Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2008376