177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

11/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituaren bidezkoa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzen duen espediente bat, 11/2020 zenbakikoa eta aparteko kredituaren bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko izapide eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara eman zen osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia, 2020ko uztailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Gastu goititua:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

2318 2500001

Altaboren zerbitzuak orekatzea

36.888,22 euro

GUZTIRA

36.888,22 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

36.888,22 euro

GUZTIRA

36.888,22 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Altsasun, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008277