177. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu betetzeko Izendapen proposamena

2019ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitaratu zen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bat. Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua, deialdi horretako epaimahaiak pertsona hauek izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu dutenak izangaiak:

1.–IÑAKI GARCÍA DÍAZ

2.–ASIER CASPE CALDERÓN

Lanposturik lortu gabe probak gainditu dituzten gainerako izangaiak eta probak gainditu ez dituzten izangaiak aldi baterako kontrataziorako zerrenda batean sartuko dira, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.1.4. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2019ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Alesbesen, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2007604