175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita Ángel Labiano Mangado jauna Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du bitarte baterako bete daitezkeela atalburutzak, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori eman du.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea Ángel Labiano Mangado jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Ataleko buru, Lurralde Kohesiorako Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2008257