175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-162

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: udal igerilekuak Iguzkitzako araztegiarekin lotzeko lanetarako baimena.

Eskatzen den baimenaren xede diren lanak deskribatuta daude Servicios de Montejurra SAk 2019ko maiatzean egindako agiri honetan: “Udal igerilekuetako saneamendua lotzea araztegiarekin” (erref. zenbakia 3066).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007472