175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-362

Iruñerriko Mankomunitatea ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Ollakarizketako eta Gartziriaingo hondakin urak isurtzeko baimena; arazteko sistema eraikitzeko lanetarako baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Txulapain (Nafarroa).

Isurketak 16.060 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta tratatuko da Imhoff biltegi batean, iragazki biologikoan eta beste Imhoff biltegi batean.

Lanen xedea da hondakin uretarako hustubideak eraikitzea, sarrerakoa nahiz irteerakoa, eta arazteko sistema bat paratzea, tratamendu biologikoa barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007463