175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUL-20 (8/CU).

“Hasiera batez onetsi zen (JOB 20-01-2020 3/CV) hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako. Horren jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu gabe; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2020ko otsailaren 18koa; Ingurumeneko zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako ingurumen txosten estrategikoa eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 8an emandako 130E/2020 ebazpena; ikusirik AENAren txostena, 2020ko ekainaren 3koa; ikusirik Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, 2020ko ekainaren 25ean aurkeztua eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako Planeameduko Zerbitzuko txosten teknikoarekin eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren zuzendariaren txosten juridikoarekin, bi-biak 2020ko ekainaren 26koak,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, Geslur XXI SLk sustatua.

2. Igor bekie erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Geslur XXI SLri eta Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2008196