175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren 35. artikuluan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen aldaketa Irunberriko Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren 35. artikuluan.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen aipatu foru legea).

Irunberrin, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

35. artikulua.

Materialak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2007466