175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurren desafektazioa

Los Arcosko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkura berezian, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

1. Baldintza-agiria onestea herri-lurreko 193,1836 ha lagatzeko. Erabaki honen eranskinean adierazten dira lurzatiak, Landa-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalaren arabera.

2. Aipatu lurrak hasiera batean desafektatzea, herri-lur erabilera kentzeko eta Solarig Global Services SAri lagatzeko, 30 urtez (20 urte gehi 5 urteko balizko bi luzapenez), jarduketak udalerriarentzat interes publiko nabarmena duela iritzita, helburu baitu planta fotovoltaiko bat ezartzea, energia ekoizteko (enpresaren helbidea: Partenoiaren etorbidea 10, 1. solairua, Madril; Identifikazio Fiskaleko Kodea: A42213793).

3. Aipatu espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, ez da beharrezkoa izanen Udalaren beste erabakirik desafektazioa deklaratzeko.

Los Arcosen, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2007475