2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1011. eta 1187. partzeletan. Behin betiko onespena
Lakuntzako Udalak, 2020ko ekainaren 29ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 1011. eta 1187. partzeletako eremuan xehetasun-azterketa, Industrial Barranquesak sustatua eta Elena Garciandia Garmenia arkitektoak idatzia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.
Lakuntzan, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2008276