175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publikoa iragarri da, udalerriko bake epaile izateko lanpostu hutsa eta haren ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Izaban, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2007470