175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREPEA

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Abaurrepeko Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek, aipatu erregelamenduaren 1.2 artikuluan zehazten diren baldintzak badituzte, idatziz hala eska dezaten Abaurrepeko Udalean.

Abaurrepean, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Salón Arozarena.

Iragarkiaren kodea: L2007702