175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Ángel Labiano Mangado jauna, Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Ángel Labiano Mangado jauna, Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan, Barne Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2020ko uztailaren 26a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2008070