175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

210E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 657E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan zen, baita azaroaren 14ko 1022E/2018 Foru Aginduaren bidez ere, non izena aldatu baitzitzaion aurrerantzean Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren Batzorde Teknikoa deitzeko).

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Nafarroako 2014-2020 Osasunaren Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 3. artikulua. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 657E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan zen, baita azaroaren 14ko 1022E/2018 Foru Aginduaren bidez ere, non izena aldatu baitzitzaion aurrerantzean Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren Batzorde Teknikoa deitzeko). Horrenbestez, 3. artikulua honela idatzita geldituko da:

“3. Izendapena eta osaera:

a) Francisco Javier Lafita Tejedor jauna, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzako Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko burua, zeina Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren arduradun tekniko eta Estrategiaren Batzorde Teknikoko buru gisa arituko baita.

b) Honako hauek izanen dira Kronikoen Estrategian sartutako lau estrategien arduradunak:

–María Ivonne Jericó Pascual andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua, Dementziari eta beste neuroendekapenezko eritasun batzuei arreta emateko estrategiaren arduraduna izanen da.

–Oscar Lecea Juarez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua, Gaixotasun kardiobaskularrei eta diabetesari aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduraduna izanen da.

–Javier Hueto Pérez de Heredia jauna, Pneumologia Zerbitzuko burua, Arnasbideetako eritasunei aurrea hartu eta arreta emateko estrategiaren arduraduna izanen da.

–Nuria Goñi Ruiz andrea, oinarrizko osasun laguntzako taldeko medikua Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuan, eta María Ruiz Castellano andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntza Zerbitzuko Etxeko Ospitalizaziorako Ataleko burua, izanen dira Paziente pluripatologikoei arreta emateko estrategiaren koordinatzaileak.

c) Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

–Estrategiaren arduraduna, batzordeburua izanen dena.

–Kronikoen estrategian sartuta dauden 4 estrategien arduradunak eta sostengua emateko beharrezkotzat jotzen diren adituak.

–Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako titularra.

–Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua.

–Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen zuzendariordea.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuko burua.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.

–Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua, Lizarrako eta Tuterako osasun barrutiak ordezkatuz.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateko burua.

–Osasun Planari Sostengua emateko Unitate Teknikoko pertsona bat, Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Atalekoa.

–Montserrat de la Fuente Hurtado andrea, Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko Arreta Soziosanitarioaren Ataleko burua.

–CERMIN-Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien entitateen Batzordeko lehendakaria, edo haren eskuordetza hartzen duen pertsona”.

2. Aurrerantzean, betetzen duten kargua dela-eta aukeratzen diren pertsonek kargua uzten dutenean, izendatzen diren kargudun berriek ordeztuko dituzte, foru agindu berri bat onetsi behar izan gabe.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2007913