170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2020ko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Iragarkia 2020ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratu ondoko jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan ezarriari jarraikiz, bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburtuta. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.672.498,86 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.589.440,53 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 60.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 244.347,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.891.003,35 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 253.815,00 euro.

Guztira: 5.711.403,74 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.383.600,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 120.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 651.820,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.345.870,86 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 320.080,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 550.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.340.032,88 euro.

Guztira: 5.711.403,74 euro.

Erriberrin, 2020ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L2007875