170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale gerontologiko izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale gerontologiko izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2019ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 2koan), oposizioko epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Víctor Antonio Tellechea Arrubla jauna, desgaitasuneko erreserba txandakoa, 100eko 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako; Purificación Camacho Rayo andrea, Nuria Ortiz Claraco andrea, Idoia García Benito andrea, Inés Zazpe Torrea andrea eta Yolanda Albisu Cajal andrea, igoera txandakoak; eta Rosa María Muñoz Irañeta andrea, Virginia Zabalza Amatriain andrea, Raquel García Martín andrea, Marina Górriz López de Dicastillo andrea, Ana Isabel Cabodevilla Ilincheta andrea, María Cristina Roteta Ibarra andrea, Victoria Eugenia Recalde Baigorri andrea, Julia Guillén Guillén andrea, Miriam Goñi Barber andrea, Elena Platel Zarzoso andrea, María Victoria Ezquerra Mendívil andrea, María Nieves García Cortés andrea, Pablo Bueno Urricelqui jauna eta Sonia Santafé Dencausa andrea, txanda irekikoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2020ko uztailaren 14an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2007553