170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1690/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinean Ainhoa Ballesteros García de Jalón andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian eta lanpostua adjudikatzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1265/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1753/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 23koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 332/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.

Hautaprobak amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen zen izangaia izendatzeko proposamena argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 709/2020 Ebazpenaren bidez aipatu proposameneko izangaia izendatu zen.

Ebazpen horren bidez izendatutako izangaiari, Irati Marañón Quintana andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik, une horretan administrazio publiko bereko beste lanpostu batean ari zelako lanean.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2020ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12koan, Ainhoa Ballesteros García de Jalón andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdiaren 8.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ainhoa Ballesteros García de Jalón andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, euskara itzultzaile-interprete lanetan aritzeko, eta plantillan 36063 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

2. Xedatzea ezen izendatutako izangaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 13an. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2007608