169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

317/2020 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren udalerri onuradunak, haietako bakoitzak jasoko duen diru kopurua, eta plan horren exekuzioa zuzendu behar duten baldintza arautzaileak.

2020ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan (martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen bidez onetsiak eta 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ekoan, argitaratuak) partida hau ageri da gastu-aurrekontuan: 211000 21300 7600 261602 partida, “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoa, 5.000.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa duena.

2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak arautzen du zein diren partida horren helburuak eta betearazteko baldintzak, eta honako hau ezartzen du:

“Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak banatuko du “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izeneko partidaren zenbatekoa, ondoko irizpideen arabera:

1.–10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak soilik izaten ahal dira onuradunak. Kontuan hartu beharreko populazio-zifra ofizialak abenduaren 20ko 743/2019 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak izanen dira, zeinaren bidez ofizial deklaratzen baitira 2019ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikusketaren ondoriozko biztanle kopuruak.

2.–Honako hauek izanen dira jasoko diren zenbatekoak:

a) 2.000 biztanle baino gutxiagoko 212 udalerriek: 16.518 euro udalerri bakoitzak; guztira, 3.501.816 euro.

b) 2.000 biztanleko edo gehiagoko eta 3.000 biztanle baino gutxiagoko 23 udalerriek: 26.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 598.000 euro.

c) 3.000 biztanleko edo gehiagoko eta 10.000 biztanle baino gutxiagoko 25 udalerriek: 36.000 euro udalerri bakoitzak; guztira, 900.000 euro.

3.–Jarduketa finantzagarriak izanen dira udalerri onuradun bakoitzak honako apartatuen barrenean erabakitzen dituenak:

a) Despopulazioaren aurkako borrokarako inbertsioak.

b) Gastu-aurrekontuko sailkapen ekonomikoko 6. kapituluan kontabilizatu beharreko beste jarduketa batzuk.

4.–Toki entitate onuradunen eta horiek jaso beharreko diru kopuruen zerrenda Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da, eta jarraian horien ordainketa osoa eginen da.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia gaitzen da “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoa exekutatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak onesteko.”

Aurreikuspen horren babesean, Toki Azpiegituren Zerbitzuak ekainaren 23an emandako txosten baten bitartez, proposatu zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak onets dezala “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren udalerri onuradunen zerrenda, bai eta haietako bakoitzak jasoko duen diru-kopurua ere, 1. eranskinean zehaztuta dagoen eran; zenbateko orokorra 4.999.816,00 eurokoa da.

Aipatutako xedapen gehigarriak xedatzen duen bezala, entitate onuradunak zein diren erabakitzeko, biztanle kopuru ofizialak erabili dira, hain zuzen ere abenduaren 20ko 743/2019 Errege Dekretuak onetsi zituenak, haren bidez deklaratu baitziren ofizialtzat udal erroldaren berrikuspenak emandako biztanle kopuruak, 2019ko urtarrilaren 1ekoak, horiek baitira ofizialki onetsi diren azken biztanle kopuruak. Bestalde, onuradun bakoitzak jaso beharreko diru kopurua zehazteko, kontuan hartu da xedapen horren bigarren atalean ezartzen den banaketa sistema.

Horrez gain, proposatzen da 2. eranskinean jaso diren baldintza arautzaileak onestea, “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren exekuziorako ezarritakoak, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriaren laugarren atalean dagoen gaikuntzaren babesean.

Aurrekoarekin bat, bidezkoa da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak onestea “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren udalerri onuradunen zerrenda, haietako bakoitzak jasoko duen diru kopurua, eta plan horren exekuzioa zuzendu behar duten baldintza arautzaileak. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Horregatik guztiagatik, 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren udalerri onuradunen zerrenda, I. eranskinean ageri dena, haietako bakoitzak jasoko duen diru kopurua adierazita, honela laburtuta:

UDALERRI KOP.

EKARPENA, UDALERRIEN ARABERA

EKARPENA, TARTEEN ARABERA

Biztanleria < 2.000

212

16.518

3.501.816

2.000 < = Biztanleria < 3.000

23

26.000

598.000

3.000 < = Biztanleria < 10.000

25

36.000

900.000

260

4.999.816

2. Guztira 4.999.816,00 euroko gastua baimentzea, ebazpen honek dakartzan betebeharrei aurre egiteko, eta gastu hori konprometitzea partida honen kargura: 211000 21300 7600 261602 (E) partida, “Libreki erabaki beharrekoak, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalak- Despopulazioari aurre egitea” izenekoa.

3. Onestea “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoa arautzen duten baldintzak, 2. eranskinean ageri direnak, bai eta gastua justifikatzeko ziurtagiriaren eredua eta ordaindutako gastuen zerrenda aurkezteko kalkulu-orriarena ere, 3. eta 4. eranskinetan, hurrenez hurren, jaso direnak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 29an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

1. ERANSKINA

UDALERRIA

BIZTANLEAK

EKARPENA

1

Abaigar

83

16.518

2

Abartzuza

538

16.518

3

Abaurregaina

126

16.518

4

Abaurrepea

32

16.518

5

Aberin

359

16.518

6

Ablitas

2.481

26.000

7

Adios

155

16.518

8

Aguilar Kodes

67

16.518

9

Oibar

805

16.518

11

Allin

872

16.518

12

Allo

968

16.518

10

Altsasu

7.443

36.000

13

Ameskoabarrena

724

16.518

14

Antzin

337

16.518

15

Andosilla

2.743

26.000

17

Anue

482

16.518

18

Añorbe

581

16.518

19

Agoitz

2.695

26.000

20

Araitz

512

16.518

25

Arakil

933

16.518

21

Aranaratxe

72

16.518

24

Arano

116

16.518

22

Arantza

597

16.518

26

Aras

153

16.518

27

Arbizu

1.104

16.518

28

Artzibar

262

16.518

30

Arellano

157

16.518

31

Areso

279

16.518

32

Arguedas

2.272

26.000

33

Aria

51

16.518

34

Aribe

33

16.518

35

Armañantzas

53

16.518

36

Arroitz

1.051

16.518

37

Arruazu

110

16.518

38

Artaxoa

1.675

16.518

39

Artazu

116

16.518

40

Atetz

215

16.518

58

Auritz

231

16.518

41

Aiegi

2.366

26.000

42

Azagra

3.843

36.000

43

Azuelo

31

16.518

44

Bakaiku

362

16.518

45

Barasoain

621

16.518

46

Barbarin

55

16.518

47

Bargota

257

16.518

48

Barillas

214

16.518

49

Basaburua

834

16.518

50

Baztan

7.777

36.000

137

Beintza-Labaien

220

16.518

51

Beire

286

16.518

52

Beraskoain

122

16.518

250

Bera

3.736

36.000

53

Berbintzana

655

16.518

905

Beriain

4.069

36.000

902

Berriobeiti

7.256

36.000

54

Bertizarana

612

16.518

55

Betelu

366

16.518

253

Bidaurreta

163

16.518

56

Biurrun-Olkotz

214

16.518

57

Buñuel

2.219

26.000

59

Burgi

207

16.518

62

Cabanillas

1.357

16.518

63

Cabredo

91

16.518

64

Cadreita

1.964

16.518

65

Caparroso

2.766

26.000

66

Cárcar

1.069

16.518

67

Zarrakaztelu

2.495

26.000

68

Cascante

3.864

36.000

69

Kaseda

974

16.518

70

Castejón

4.163

36.000

71

Gazteluberri

16

16.518

193

Oltza Zendea

1.831

16.518

72

Cintruénigo

7.903

36.000

74

Zirauki

487

16.518

75

Ziritza

155

16.518

76

Zizur

3.888

36.000

77

Corella

7.971

36.000

78

Cortes

3.151

36.000

79

Desoio

79

16.518

80

Deikaztelu

604

16.518

81

Donamaria

433

16.518

221

Doneztebe

1.726

16.518

83

Etxarri

75

16.518

61

El Busto

56

16.518

87

Elgorriaga

220

16.518

89

Eneritz

286

16.518

90

Eratsun

151

16.518

91

Ergoiena

372

16.518

92

Erro

800

16.518

94

Eslaba

111

16.518

95

Espartza Zaraitzu

74

16.518

96

Esprontzeda

104

16.518

98

Esteribar

2.702

26.000

99

Etaiu

58

16.518

82

Etxalar

813

16.518

84

Etxarri Aranatz

2.483

26.000

85

Etxauri

650

16.518

100

Eulate

284

16.518

101

Ezkabarte

1.805

16.518

93

Ezkaroze

306

16.518

102

Ezkurra

146

16.518

103

Ezporogi

43

16.518

104

Faltzes

2.315

26.000

105

Fitero

2.011

26.000

106

Fontellas

996

16.518

107

Funes

2.440

26.000

108

Fustiñana

2.490

26.000

109

Galar

2.273

26.000

110

Galipentzu

98

16.518

111

Galoze

93

16.518

112

Garaioa

91

16.518

113

Garde

139

16.518

114

Garinoain

499

16.518

115

Garralda

190

16.518

116

Genevilla

70

16.518

117

Goizueta

704

16.518

118

Goñi

158

16.518

119

Gorza

38

16.518

120

Gesalatz

432

16.518

121

Girgillao

78

16.518

256

Hiriberri Aezkoa

102

16.518

122

Uharte

7.101

36.000

124

Ibargoiti

249

16.518

259

Igantzi

639

16.518

125

Iguzkitza

325

16.518

126

Imotz

423

16.518

127

Irañeta

172

16.518

904

Irurtzun

2.233

26.000

128

Izaba

395

16.518

129

Ituren

511

16.518

130

Iturmendi

403

16.518

131

Itza

1.235

16.518

132

Itzagaondoa

176

16.518

133

Itzaltzu

40

16.518

134

Jaurrieta

189

16.518

135

Xabier

110

16.518

136

Txulapain

563

16.518

138

Lakuntza

1.279

16.518

139

Lana

169

16.518

140

Lantz

148

16.518

141

Lapoblación

120

16.518

142

Larraga

2.075

26.000

143

Larragoa

102

16.518

144

Larraun

951

16.518

145

Elizagorria

189

16.518

146

Leatxe

30

16.518

147

Legarda

117

16.518

148

Legaria

111

16.518

149

Leitza

2.913

26.000

908

Lekunberri

1.536

16.518

150

Leotz

220

16.518

151

Lerga

55

16.518

152

Lerin

1.725

16.518

153

Lesaka

2.741

26.000

154

Lezaun

242

16.518

155

Ledea

292

16.518

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

295

16.518

157

Lodosa

4.816

36.000

158

Longida

298

16.518

29

Los Arcos

1.134

16.518

159

Irunberri

1.318

16.518

160

Lukin

132

16.518

248

Luzaide

329

16.518

161

Mañeru

434

16.518

162

Marañón

52

16.518

163

Martzilla

2.858

26.000

164

Mélida

733

16.518

165

Mendabia

3.547

36.000

166

Mendaza

287

16.518

167

Mendigorria

1.086

16.518

168

Metauten

288

16.518

169

Milagro

3.416

36.000

170

Mirafuentes

57

16.518

171

Miranda Arga

839

16.518

172

Elo

478

16.518

173

Monteagudo

1.092

16.518

174

Morentin

129

16.518

175

Mues

75

16.518

176

Murchante

4.154

36.000

177

Murieta

335

16.518

178

Murillo el Cuende

665

16.518

179

Murillo el Fruto

639

16.518

180

Muruzabal

233

16.518

181

Nabaskoze

132

16.518

182

Nazar

34

16.518

88

Noain (Elortzibar)

8.320

36.000

183

Obanos

935

16.518

185

Otsagabia

521

16.518

184

Oko

77

16.518

186

Odieta

362

16.518

187

Oiz

129

16.518

188

Olaibar

378

16.518

189

Olazti

1.489

16.518

190

Olexoa

50

16.518

191

Erriberri

3.946

36.000

192

Oloritz

203

16.518

195

Orbaizeta

195

16.518

196

Orbara

33

16.518

197

Orisoain

79

16.518

906

Orkoien

4.057

36.000

198

Orontze

47

16.518

199

Orotz-Betelu

146

16.518

211

Orreaga

22

16.518

200

Oteitza

918

16.518

202

Azkoien

5.893

36.000

203

Petilla Aragoi

31

16.518

204

Piedramillera

37

16.518

205

Pitillas

484

16.518

206

Gares

2.840

26.000

207

Puiu

351

16.518

208

Ribaforada

3.750

36.000

209

Erromantzatua

175

16.518

210

Erronkari

211

16.518

212

Zare

133

16.518

213

Saldias

122

16.518

214

Jaitz

109

16.518

215

San Adrián

6.292

36.000

217

San Martin Unx

392

16.518

216

Zangoza

4.962

36.000

219

Santsol

102

16.518

220

Santakara

874

16.518

222

Sartze

58

16.518

223

Sartaguda

1.315

16.518

224

Sesma

1.164

16.518

225

Sorlada

57

16.518

226

Sunbilla

675

16.518

228

Tebas-Muru Artederreta

606

16.518

229

Tirapu

40

16.518

230

Torralba del Río

103

16.518

231

Torres del Río

126

16.518

233

Tulebras

128

16.518

234

Ukar

184

16.518

123

Uharte Arakil

805

16.518

235

Uxue

182

16.518

236

Ultzama

1.653

16.518

237

Untziti

211

16.518

238

Untzue

144

16.518

239

Urdazubi

349

16.518

240

Urdiain

653

16.518

241

Urraulgoiti

133

16.518

242

Urraulbeiti

322

16.518

244

Urroz

183

16.518

243

Urrotz-Hiria

377

16.518

245

Urzainki

84

16.518

246

Uterga

153

16.518

247

Uztarroze

151

16.518

194

Ollaran

421

16.518

260

Deierri

1.506

16.518

249

Valtierra

2.412

26.000

251

Viana

4.209

36.000

252

Bidankoze

90

16.518

254

Alesbes

2.847

26.000

255

Villamayor de Monjardín

119

16.518

257

Villatuerta

1.191

16.518

261

Esa

292

16.518

262

Zabaltza

297

16.518

73

Ziordia

348

16.518

263

Zubieta

303

16.518

264

Zugarramurdi

219

16.518

265

Zuñiga

109

16.518

4.999.816

2. ERANSKINA

Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)

Baldintza arautzaileak

1.–Inbertsio finantzagarriak.

5/2020 Foru Legearekin bat, partidaren izena hau da: Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea); honela definitzen ditu jarduketa finantzagarriak:

a) Despopulazioaren aurkako borrokarako inbertsioak.

b) Gastu-aurrekontuko sailkapen ekonomikoko 6. kapituluan kontabilizatu beharreko beste jarduketa batzuk.

Gastu-aurrekontuko VI. kapituluko inbertsio ia guztiak despopulazioari aurre egiteko baliagarriak izan daitezke eta, era berean, despopulazioari aurre egiteko inbertsio guztiak kontabilizatu daitezke gastu-aurrekontuko sailkapen ekonomikoaren 6. kapituluan; beraz, proposatzen da inbertsio finantzagarrien definizioak bat etorri behar duela partidaren izenarekin eta legean zehazten den banaketarekin.

Inbertsio finantzagarriak izanen dira Nafarroako Toki Entitateen Aurrekontu egiturari buruzko 234/2015 Foru Dekretuaren 2. eranskineko VI. kapituluan ezarritakoak, baldin eta haien xedea bada despopulazioari aurre egiteko jarduketak egitea, eta helburu hauetako bat edo batzuk betetzen badituzte:

a) Lurraldean inpaktua sortzea, jarduerak bertan jarri edo mantentzen laguntzeagatik, edo populazioa oro har.

b) Populazioak zerbitzuak eskuragarri izaten laguntzea.

c) Zerbitzu publikoen kalitatea mantentzen edo hobetzen laguntzea.

d) Desafio demografikoari laguntzea gazteak erakarri eta bertan gelditzeko edo zahartzaro aktiboa sustatzeko neurriekin.

e) Herritarren bizi kalitatea edo ongizatea hobetzen edo landa eremua biziberritzen laguntzea.

Inbertsioak udal eskumenekoak izanen dira.

Tributuak gastu diruz lagungarriak dira toki entitateak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

2.–Gauzatzeko epeak.

Emandako ekarpenari dagozkion inbertsioak 2020an gauzatu beharko dira.

3.–Dirulaguntza ematea eta ordaintzea.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira udalerri onuradunen zerrenda eta haietako bakoitzak jaso beharreko diru kopurua, eta eman eginen dira.

Behin eman ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez osorik ordainduko dira ofizioz. Ordainketa hori aurrerakin gisa eginen da.

4.–Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin.

Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea) delakoaren ekarpenak bateragarriak izanen dira beste erakunde publiko nahiz pribatuek emandako beste ekarpen batzuekin eta 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko ekarpenekin.

Jasotako ekarpen guztien batura - Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Planekoak (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea) gehi entitate publiko edo pribatuen bestelako ekarpenak- ez da izanen egindako inbertsioaren %100 baino handiagoa.

5.–Gastuaren justifikazioa.

2021eko martxoaren 31 baino lehen frogatu beharko da dirulaguntza erabili dela hura jasotzea justifikatzen duen helbururako.

Gastua justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da egindako inbertsio bakoitzeko:

1. Idazkaritzako titularraren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan honakoak jaso beharko dira:

1.1. Jasotako ekarpena erabili dela egindako inbertsioa finantzatzeko.

1.2. Egindako inbertsioa kontabilizatuta dagoela Nafarroako Toki Entitateen Aurrekontu Egiturari buruzko 234/2015 Foru Dekretuaren 2. eranskineko VI. kapituluan.

1.3. Emandako ekarpenari dagokion inbertsioa 2020ko ekitaldian egin dela.

1.4. Inbertsioa Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera egin dela.

1.5. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako bestelako laguntzarik jaso den.

Idazkaritzako titularraren ziurtagiria 3. eranskineko ereduaren arabera eginen da.

2. Inbertsio diruz lagungarriari dagozkion ordaindutako gastu guztien fakturen zerrenda, zenbakitua eta zehaztua, honakoak barne:

2.1. Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

2.2. Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

2.3. Ordainketaren data.

2.4. Kontratatutako enpresaren/pertsonaren izena.

2.5. Kontratatutako enpresaren/pertsonaren IFZ.

2.6. Gastuaren kontzeptua.

2.7. Fakturaren zenbakia eta data.

2.8. Oinarrizko zenbatekoa, BEZa eta guztizko zenbatekoa.

2.9. Fakturaren PFEZaren atxikipena (bidezkoa bada) Foru Ogasunean sartu izanaren egiaztagiria.

2.10. Adierazi BEZa kengarria den edo ez.

Fakturen zerrenda zenbakitu eta zehatza kalkulu-orri batean aurkeztuko da, 4. eranskineko ereduaren arabera.

3. Egindako inbertsioa zertan erabili den justifikatzen duen txostena, adierazita zer helburu lortu diren inbertsio finantzagarrien atalean jasotakoetatik.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak aztertuko du aurkeztutako dokumentazioa, eta ahalmena izanen du ikuskapeneko bisitak egiteko eta udalerri onuradunei eskatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Toki entitateak inbertsioak justifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztu eta 6 hilabeteko gehieneko epean, txosten teknikoak emanen dira baliozkotzat jotzeko, 3.1 atalean adierazitako helburuekin bat etorriz gero eta baldintza arautzaileak betetzen badira, eta, kasu horretan, espedientea amaitutzat emanen da.

6.–Ez-betetzeak eta diru-itzulketak.

Kasu hauek gertatzen direnean, ez-betetzeak eragiten dituzten arrazoiak baitira, ordaindutako zenbatekoak osorik edo zati batean itzultzea eskatuko da, betiere interesdunei 15 egun balioduneko entzunaldia emanez espedientea tramitatu ondoren:

a) Inbertsioa 2021eko martxoaren 31 iragan ondoren justifikatzen bada.

b) Emandako dirua jarduketa finantzagarrietarako ez beste xede baterako erabiltzen bada.

c) Emandako ekarpenari dagokion inbertsioa 2020ko ekitaldian egina ez izatea.

d) Jasotako ekarpen guztien batura, hau da, Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Planekoa (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea) gehi beste erakunde publiko edo pribatu batzuek egindako gainerako ekarpenak, egindako inbertsioaren kostu osoa baino handiagoa izatea. Kasu horretan, berriz kalkulatuko da aurreratutako zenbatekoa, kostu horretara doitzeko, eta diferentzia itzultzea eskatuko da.

Itzulketa hori konpentsazio bidez eskatuko da, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsaren transferentzia arrunten atalaren kargura.

Itzulitako zenbatekoak Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsari atxikitako diruzaintza-gerakina izanen dira.

3. ERANSKINA

Ziurtagiri eredua (PDFa).

4. ERANSKINA

...................................... izeneko inbertsioari (egindako inbertsioa) dagozkion gastu ordainduen fakturen zerrenda zenbakitua eta zehaztua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2006892