169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

62E/2020 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa hasiera batez onesten duena. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

Espedientearen xedea da 7.3 unitate morfologikoa berrantolatzea, unitate horretan bi lurzatiren gainean familia bakarreko etxebizitza bakarra egin ahal izateko eta lehen solairuan eta atikoan bideari begira dauden fatxadak gehienez ere 4 m atzeraeman ahal izateko. Berrantolamendu hori ahalbidetzeko helburuarekin, aldaketak sartzen dira 7.3 unitate morfologikoaren fitxan (antolamenduari, lerrokadurei eta eredu-sekzioei buruzko determinazioen adierazpena) eta 7. ordenantzaren (“Etxarteko Etxebizitzak”) O7.3.1 artikuluan (gutxieneko aurpegia, gutxieneko azalera eta lurzatiak eransteko aukera).

Tresna honek “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioak, hirigintza-antolamendu xehatukoak, aldatzen eta garatzen ditu; haiek tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak) 43.1 d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko maiatzaren 25eko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak) ezarritakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa hasiera batez onestea. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

2. Espedientea ebatzi baino lehen, erantzuna eman beharko zaie Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko maiatzaren 25eko txostenean biltzen diren oharrei.

3. Urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua araututa gelditu zenez, foru dekretu horrek indarra hartu zuen unean tramitazio fasean zeuden planeamendu tresnak, behin betiko onetsi baino lehen, foru dekretuan ezarritako aginduetara moldatu behar dira.

Foru dekretu horrek indarra hartzeko eguna martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege Dekretuaren bidez aldatu zen, zeinak premiazko neurriak onesten dituen koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Horren ondorioz, indarra hartuko du “bi hilabeteren buruan, zenbatzen hasita COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak indarra galtzen duenetik, edo, bestela, haren luzapenek”.

4. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, 31005 Iruña), eta epe horretan idatziz nahi adina alegazio aurkezten ahalko da.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 6an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2007487