169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

58E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun azterketa, NASUINSAk sustatua.

Xehetasun azterketaren helburua da betearaztea “Sarrigurengo Ekohiria” UPSaren “Berrikuntzaren Hiria” 10. ordenantzaren 4. artikulua (Partzelazioa), non ezarrita baitago beharrezkoa izanen dela xehetasun azterketa bat tramitatzea poligonoko enpresa bakoitza ezarri aurretik.

Agirian zehazten da zeintzuk diren Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren barruan “Berrikuntzaren Hiria” 10. ordenantzak 10.1 lurzatiko A.1b moduluarentzat ezartzen dituen arau mailako baldintzak, eta lurzati horretan aurreikusitako eraikinen lerrokadurak eta urbanizazioa zehazten dira grafikoen bidez.

Xehetasun azterketa hau tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko ekainaren 30eko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun azterketa, NASUINSAk sustatua.

2. Espedientea ebazteko, dokumentazioa honela zuzendu beharko da:

–Indarreko aparkalekuen parametroari buruzko erreferentziaren zuzenketa. Eskatzen ahal den ratioaren erreferentzia gehitu behar da: aparkaleku bat eraikitako 30 m²-ko.

–Dokumentazio grafikoa. Eraikinaren altxaera- eta sekzio-planoekin osatu behar da, eta 2. planoan jasotzen den partzelazioa zuzendu behar da, indarrean dagoenarekin bat ez datorrelako.

3. Obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasun batzuei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

4. Oroitarazten da ezen, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua araututa gelditu zenez, foru dekretu horrek indarra hartu zuen unean tramitazio fasean zeuden planeamendu tresnak, behin betiko onetsi baino lehen, foru dekretu horretan ezarritako aginduetara moldatu behar direla.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren luzapenak bukatu direnez, 253/2019 Foru Dekretuak 2020ko abuztuaren 22an hartuko du indarra.

5. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Horretarako, espedientea www.ExposicionPublicaOT.navarra.es web-orrian kontsultatzen ahalko da, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi beste alegazio aurkeztea.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2007086