167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1646/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 400/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Nafarroako Foruzaingoan 891 NIP zenbakia duen agenteak jarri zuen.

Nafarroako Foruzaingoan 891 NIP zenbakia duen agenteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 184/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, foruzain-agente horren aurka irekitako diziplina-prozedura ebatzi zen, ustez oso falta astuna egin baitzuen Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean jasotako diziplina-araubidearen aurka, eta urte eta erdiko eginkizun-gabetzea ezarri zitzaion.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Nafarroako Foruzaingoan 891 NIP zenbakia duen agenteak jarritako 400/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Nafarroako Foruzaingoan 891 NIP zenbakia duen agenteari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2007273