167. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2007159