166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2020ko maiatzaren 14an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2021eko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa dutenek, hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 7,4906332123 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa dutenek, hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 56,1885285497 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 51.769,70 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa dutenek Allozko urtegiaren erregulazioari esker, 0,0140471321 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

e) Hornidurarako eta kontsumituz industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0351178303 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

f) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 64.470,92 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 20an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2007193